Zintzarriak eta Zamarrak gogor zapaltzen eta zarata ateratzen ari dira, negu hotzera eta dibertimendura deituz. Badator aurtengo egutegian adierazitako data hori, otsailaren hasieran egokitu dena. Otsailaren 3an, 16:00etan, Ilarduia, Egino eta Andoingo Herri Inauteriei hasiera ematen zaie.
Araban zehar ospatzen diren beste 4 herri inauterietan parte hartzera ere gonbidatzen zaituztegu.