ILEGAN
ILEGAN Kultur Elkartearen helburu nagusietako bat Ilarduia, Egino eta Andoingo Herri Inauteriak berreskuratzea eta mantentzea da, baita hiru herrien ondare aberats horri balioa ematea eta aintzat hartzea ere; era berean, kultur ondarea gordetzeko kezkarekin dabiltzanei gure neguko jaia ezagutarazi nahi diegu.
Horretarako, Ilarduia, Egino eta Andoingo Herri Inauteriak sustatu eta antolatzen ditu urtero ILEGANek, non hiru herrietako herritarrek parte hartzen duten, bai jaia berreskuratzeko lanetan, bai jaiaren antolaketan eta garapenean. Aipagarria da inguruko beste elkarte eta talde batzuen lankidetza.
- Arabako Herri Inauterien Koordinakundea sortzea
- Etxean egindako DVDaren grabazioa
- AHIKren lehen kartela
DVD profesional baten grabazioa (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa)
Etnografia eta Herri Inauterien Interpretazio Zentroa, AHIK Elkartearen eskutik
Arabako Herri Inauterien Kultur Elkartea - AHIK Kultur Elkartea eratzea
El invierno se viste de fiesta, Carnavales rurales de Álava liburuaren argitalpena (Carlos Ortiz de Zarate)
Kultura ondare ez-materialaren erregistroa eta katalogazioa: HERRI INAUTERIAK ARABAN
AHIK (Arabako Herri Inauteriak Kultur Elkartea)
AHIK 2008an hasi zen lanean, Arabako lurralde historikoan herri inauteriak berreskuratu, mantendu, sustatu eta kulturalki baloratzeko asmoz.
Helburu hauek dauzka:
-
Arabako lurralde historikoko herri inauterien kultura ondarea ezagutaraztea, testuinguru orokor baten barruan: Araba, Euskal Herria, Estatua, Europa, etab.
-
Arabako Herri Inauteri Tradizionalak berreskuratzeko ahaleginak batzea. Inauteriok urte askoan egin baziren ere, debekatu egin ziren gerra zibilean, eta, geroago, Hiri Inauteri Komertzialak iristearekin (kasu batzuetan baserri mundura zabaldu zen) hegemonia galdu zuten…
-
Herri inauterien jatorrizko zentzuarekiko leialtasuna sustatzea eta testuinguru horretatik kanpo ez ateratzen saiatzea, herri inauterien benetako zentzua ez desitxuratzeko.
-
Urtero bost eremuetako herri inauteriak iragartzeko kartel bateratua sortzea.
-
Etnografia eta Herri Inauterien Interpretazio Zentroaren proiektua sortu, mantendu eta zabaltzea, Zalduondoko Lazarraga Jauregiko Etnografia Museoan bost eremuetako Inauterietako Pertsonaien eta Inauterien Historiaren erakusketa iraunkorraren bidez.
-
Arabako herri inauteriak katalogatzea, zeina katalogatutako lehen euskal ondare ez-materiala baita.
-
Koordinakundeak herri inauteri bana daukaten bost eremuok sustatzea lehenesten du: