Badatoz ILEGANeko Herri Inauteriak! Datorren 2026ko otsailaren 7an, Ilarduia, Egino eta Andoin herriak zeharkatuko ditugu gure tradizioekin batera.
Gogoan izan festa arratsaldeko 16:00etan hasiko dela Ilarduian. Han elkartuko gara, urtero moduan, egun luze eta berezi honi hasiera emateko behar dugun energia guztiarekin.
Aurten ere, eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdi hau posible egiten duten babesle eta laguntzaile guztiei, kartelan ikus ditzakezuen bezala. Mila esker Ilarduia-Egino-Andoingo Kontzejuari, Asparrenako Udalari, AHIK elkarteari, eta Electrolito, Etxelore landatxea, Eginoko Artzaia, Aldakin eta Laboral Kutxa enpresei gurekin bat egiteagatik.
Gogoratu Instagram kontua daukagula inauterien inguruko informazioa eta argazkiak igotzeko. Jarraitu gaitzazu hemen: @carnavalesilegan!
Otsailaren 7an, 16:00etan, Ilarduian itxoiten zaituztegu! Anima zaitezte!
