Urte berri bat iritsi da eta oraingo honetan Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak ospatuko ditugula iragartzeak pozten gaitu.
Iaz bizirik utzi behar izan genuen lastozko gizona, une hartako egoera zela eta.
Aurten gogo guztiekin itzuliko gara, baina gure adinekoak babesteko neurri guztiak errespetatuz.
Horregatik, nahi duzuen guztioi gonbidatzen zaituztegu, baina beti distantziak errespetatuz eta mantenduz.
Asko daukagu aurten lasto-gizona epaitzeko, ez galdu!
Hona hemen 2022ko kartela:
Eskerrak eman nahi dizkiogu Laura Martínez de Ordoñanari karteleko marrazki protagonistagatik eta La GISteriari maketazioagatik.
Asparrenako Udalari eta Laboral Kutxari ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure tradizioak babesteagatik.
